Bolg honetan Down sindromeari buruzko informazio desberdina aurkituko duzue.
Sindromeari buruzko datu garrantzitsuenak esagutzeko aukeraz aparte, bai bideoak eta bai web interesgarriak ikusiko dituzue.

martes, 28 de octubre de 2008

DSaren diagnostikoa

JAIOTZEAREN AURRETIKO DSaren DIAGNOSTIKOA:

Down sindromea umea jaio aurretik diagnostika daiteke. Amaren adina edo familiari buruzko datuak lagungarriak izaten dira baina ez dituzte diagnostiko ziurrik ematen.

Diagnostiko ziurra izateko material genetiko fetala behar da eta hau arrisku txiki batzuk dituenez (abortuaren posibilitatea %1a) normalean kasu konkretu batzuetan baino ez da egiten ( 35urtetik gorako amei edo 50 urtetik gorako aita dagoen kasuetan…)

Ez dago Down sindromea prebenitzeko aukerarik. Hala ere, aipatu behar dago ikerketa batzuek B bitamina metabolizatzen duten organoak afektatzen dituzten geneak dituzten emakumeek down sindromea duten umeak izateko joera dutela diotela. Baina, zoritzarrez, hau ez dago oraindik heriotza kausa gehienak baieztaturik.


DS DUEN UME BAT DUTEN ETA BESTE BAT IZATEKO GURASOEN PROBABILITATEA:

Orokorrean, %1ko posibilitatea dute, noski horri gero amaren adinaren araberako portzentaia gehitu behar zaio.

Hori bai, lehenengo umea traslokazioaren bidezko sindromea badauka, down sindromea duen beste ume bat izateko aukerak handitzen dira.

Jaiotzearen ondoren, ume batek Down sindromea izan dezakeela pentsatzen denean, medikuak odola ateratzen dio analisi kromosomikoa egiteko. Honen bidez, umea sindromea duen egiaztatzeaz gain, sindrome horren forma genetikoa jakin dezakegu. Honen bidez, gurasoek iraganean Down sindromea duen beste ume bat izateko portzentaia jakingo dute.



DOWN SINDROMEA DUTEN PERTSONAK GURASO BEZALA:

Orokorrean, Down sindromea duten gizonek ezin dituzte umeak eduki. Gainera, Down sindromea duten emakumeek %50eko posibilitatea dute sindromea duten umea izateko eta maiz haurgaltze espontaneoak gertatzen dira.

No hay comentarios: