Bolg honetan Down sindromeari buruzko informazio desberdina aurkituko duzue.
Sindromeari buruzko datu garrantzitsuenak esagutzeko aukeraz aparte, bai bideoak eta bai web interesgarriak ikusiko dituzue.

Mostrando entradas con la etiqueta DS eta hezkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta DS eta hezkuntza. Mostrar todas las entradas

domingo, 23 de noviembre de 2008

Hezkuntza gaiak

Hemen daukazue oso interesgarria iruditzen zaidan liburu baten portada.



Liburu hau Bretaña handian idatzitakoaren erdarazko adaptazioa da. Liburua Sue Buckley, Gillian Bird, Ben Sacks, Sandy Alton, Cecilie Mackinnon, Jane Beadman idatzi dute.

Liburu hau erlazionatuak dauden 3 gai lantzen ditu:
* Down Sindromea duen ume baten hezkuntza. (dituen beharrak, eta eskola berezia eta arruntaren arteko dilema)
* Curriculumen adaptazioaren beharra
* Garapen kognitiboaren garrantzia

lunes, 17 de noviembre de 2008

Hizkuntzak lantzeko

Down Sindrome dituzten haurrentzat oso egokia da elebidunak izatea honek aien autoestima handitzen duelako.
Bideo honetan ikusiko duzue haur erdaldun batek ingelesa ikasteko era motibagarri bat.

lunes, 10 de noviembre de 2008

Garunaren alterazioak eta lengoaiaren eskurapena

Ahozko lengoaia modu naturalean eskuratzen da, prozesu hori ez da kontzientea eta ez da planifikatzen, ingurune informal batean, beste pertsona batzuekin komunikatzeko gogoa pizten den ingurune batean, hasten eta garatzen da gaitasun linguistikoa.
Genetikoki programatua dagoen jarduera bat da, nahiz eta pertsona helduekiko, elkarreraginean bakarrik garatzen den, izan ere, pertsona horiek eredu eskuragarri bat, testuinguru esanguratsu batek laguntzen eta indartzen duena, eskaintzen dute.
Garrantzitsua da, eskurapen hori ohi bezala gertatzen ez denean, gogoan hartzea gizarte-testuinguru batean esanahiak trukatzeko komunikazioa pertsonen arteko elkarrekiko prozesua konbentzionala dela, hau da, lengoaia ez da ikasten isolatuta egonda.

Lengoaia eskuratzeko bi baldintza bete behar dira: garunaren, entzumenaren eta ikusmenaren elementu guztien potentzialitatea eta gizarte-estimulu bat izatea, lengoaia erabiltzen dutenekiko elkarreragina.



Mugapen linguistikoek atzerapen mentalarekin dute zerikusia eta atzerapen horrek hainbat eremu kortikaletako zelula granulosoei eragiten dien neuronen gutxitze larriarekin.
Nolanahi ere, sindromeak ez du sindromea duten neska-mutil guztiek garapen berdina izango dutela esna nahi. Gainerako pertsonan artean bezalaxe.

Badira ahozko adierazpena ezertarako erabiltzen ez dutenek. Dena dela, inoiz ez dugu ahaztu behar beti dagoela ezaugarri komunikatiboren bat erabiltzen duten sistema edozein delarik ere (ahozkoa, keinuen bidezkoa…).

komunikazioak, are gehiago lengoaiaren bidez egiten denean, trebetasun kognitiboen garapena eskatzen du eta hori dela eta urritasun mentala duten pertsona guztiek, maila batean zein bestean, lengoaiaren trastornoak dituzte.

Hizkuntzaren kodea barneratzea ez da hiztegia ezagutze soila; hizkuntzaren egitura kontrolatzea eta abstrakzio inkardinatu guztiak hizkuntzaren kodearen arabera beren leku jakinean transmititzeko gauza izatea esan nahi du, eta, gainera, lengoaiaren helburua komunikazioa dela eta mezua hartzaileari helarazi behar diogula ahaztu gabe, entzulearen arabera egokitu behar dugu, (haren lekuan jarri behar gara, bere ezagutza kulturalak, linguistikoak eta hizketagaiari buruzkoa... zein diren kontuan izan behar ditugu).

Garapen kognitiboa

Garapen normala duten pertsonekin konparatuz gero, bere garapena memoria, arreta, lengoaia… bezalako alderdietan geldoa da. Baina, beste alderdietan jakin-mina, interesak, beharrak… bezalakoei begiratuz gero bere adin kronologikoari dagozkio. Beraz, ezin ditugu garapen normala duten pertsonengandik banandu.

Garapen normaleko pertsonekin konparatuz gero hona hemen beraien ezaugarri bereizgarriak: arretari eusteko zailtasunak dituzte, motibazio gutxi ikaskuntzak hasteko, ikaskuntza-egoera zailak saihestu, epe motzerako dituzte gauzak memorian, informazioa lantzeko zailtasunak, geldiro erreakzionatu, hainbat kontzeptu zailtasunekin ulertzen dituzte, abstrakzio maila behar denean arazoak dituzte, oinarrizko kalkuluak ikastea kostatzen zaie, ikaskuntzak aldizka errepikatu behar zaizkie eutsi ditzaten, sinbolismoak eskuratzeko mugapenak, beste egoeretan ikaskuntzak aplikatzeko zailtasunak….

Guztien garapena ez da berdina izango. Baina, eskuhartze kontzientea, defizitak konpentsatzen saiatzen diren estrategiak irakatsiz txikiagotu daitezke.