Bolg honetan Down sindromeari buruzko informazio desberdina aurkituko duzue.
Sindromeari buruzko datu garrantzitsuenak esagutzeko aukeraz aparte, bai bideoak eta bai web interesgarriak ikusiko dituzue.

Mostrando entradas con la etiqueta DS ezaugarriak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta DS ezaugarriak. Mostrar todas las entradas

domingo, 23 de noviembre de 2008

Alderdi sozioafektiboak

Down sindromea dutenen pertsonen jokaera interpretatzerakoan, erabiltzen dituen mekanismo psikologikoak, izandako arrakastak edota porrotak, daukan laguntza, familiak berarengan dituen igurikapenak… kontuan izan behar ditugu.

Hasieran, ez dira garapen normalak dituzten pertsonak bezain trebeak elkarreraginean. Joko sinbolikoak garatzeko mugapena daukate eta horregatik jarduera errepikakorrak erabiltzen dituzte. Normalean, helduekin erlazionatzeko joera daukate, horregatik hauek sindromea duen pertsonarengan igurikapen onak izan behar dituzte, horrela pertsona estimulatzeko.

Esan beharra dago, nahita ez bada ere Down sindromea duen pertsonaren familia nahigabe umea gehiegi babesteko jarrera izaten dutela. Ondorioz, helduarekiko dependentzia, berezko identitaterik ez izatea, ez integratzea eta gizarte autonomiarik ez izatea gerta daiteke.

lunes, 10 de noviembre de 2008

Garapen kognitiboa

Garapen normala duten pertsonekin konparatuz gero, bere garapena memoria, arreta, lengoaia… bezalako alderdietan geldoa da. Baina, beste alderdietan jakin-mina, interesak, beharrak… bezalakoei begiratuz gero bere adin kronologikoari dagozkio. Beraz, ezin ditugu garapen normala duten pertsonengandik banandu.

Garapen normaleko pertsonekin konparatuz gero hona hemen beraien ezaugarri bereizgarriak: arretari eusteko zailtasunak dituzte, motibazio gutxi ikaskuntzak hasteko, ikaskuntza-egoera zailak saihestu, epe motzerako dituzte gauzak memorian, informazioa lantzeko zailtasunak, geldiro erreakzionatu, hainbat kontzeptu zailtasunekin ulertzen dituzte, abstrakzio maila behar denean arazoak dituzte, oinarrizko kalkuluak ikastea kostatzen zaie, ikaskuntzak aldizka errepikatu behar zaizkie eutsi ditzaten, sinbolismoak eskuratzeko mugapenak, beste egoeretan ikaskuntzak aplikatzeko zailtasunak….

Guztien garapena ez da berdina izango. Baina, eskuhartze kontzientea, defizitak konpentsatzen saiatzen diren estrategiak irakatsiz txikiagotu daitezke.

Garapen psikomotorea

Garapen psikomotorea nahiko berandu agertzen da. Hasierako garapenaren ezaugarria nabarmenena hipotonia da. Honen kausa garunean dagoen alterazio bat da eta hau batzutan arazo larriak sortzen ditu, hala nola, mugimen zehaztasuneko, posturak kontrolatzeko, orekari eusteko…arazoak.


Organo periferikoak, sentsorial-perzeptiboa eta motrizak, garatzeko estimuluak eragin positiboa du lengoaiaren garapenean.
Begiradari eusteko eta fokalizatzeko ahalmenak lotura zuzena dauka buruaren kontrolarekin eta giharren eta hezurren kontrolarekin. Down sindromea duten %60k astigmatismoak, kataratak edota miopia izaten dute. Horregatik, maiz aztertu behar dute ikusmena. Hemendik ondoriozta dezakegu, Down sindromea duten pertsonei begiradari eusten irakatsi behar diegula. Gainera, hori erakustean, begiratzen dituzten objektuak zer diren azalduz gero, aldi berean entzumena eta ikusmena landuko dute eta objektuarekiko interesa izango dute.

Ahoa normalean nahiko txikia izaten dute mihiarekin konparatzerakoan. Ahoko giharretako hipotoniaren eraginez, ahoa irekita dute eta beheko ezpainaren gainean mihia jartzen dute. Ahoa irekita dutenez gero, bertatik arnasteaz gain, infekzio asko hartzen dituzte.

Sindrome hau duten pertsona askok entzumen defizita izateko joera dute. Hau bi kausengatik gertatu ohi da, lehena sudurreko eta eztarriko infekzio asko dituztenez, hauek erdiko belarrira zabaltzen dira eta entzumena galtzen dute. Bigarrena, normalean ezko gehiegi sortzen dute eta belarria ixten zaie. Gainera, entzumen defizita badute lengoaia eskuratzeko urritasun mentalak sor ditzaketen zailtasunak areagotzen dira.

viernes, 31 de octubre de 2008

DSaren ezaugarri fisikoak

Down sindromea duten pertsona guztiek ezaugarri komun batzuk dituzte. Normalean, txikiak, lodiak eta zuriak dira. Eskuak txikiak dituzte eta hauetan marra bat bakarrik izaten dute. Oinei dagokienez, sandalia efektua dute, hau da, behatz lodia eta honen albokoa nahiko bananduak dituzte. Aurpegiera ere berezkoa dute, askotan begiak urdinak, gora inklinaturik dituzte eta hauetan estrabismoa izateko joera dute; belarriak txikiak eta goiko partean pixka bat tolestaturik izaten dituzte; sudurra (zubi-sudurra ez dutelako)ere ahoa bezala txikia izaten da; mihia oso handia daukate batez ere ahoarekin konparatzerakoan, gainera aho sabaian leku gutxi dutenez mihia kanpora atera eta beheko ezpainaren gainean jartzen dute. Hipotonia muskularra beraien bizitzaren lehen urteetako ezaugarri nagusietako bat da. Hauek maila desberdineko atzerapen mentala izaten dute eta beraz batzuek beste batzuek ez dituzten ezaugarri batzuk izango dituzte.

Sindrome hau duten umeek bihotzeko lesioak izaten dituzte eta gainera infekzioak sarritan hartzen dituzte. Aipatu behar da garunak duen alterazioak ez duela beste organoen alterazioekin zerikusirik. Down sindromea duten pertsonen arazoak gaur egun, tratatu daitezke eta egun 60 urtetan dago bere bizi igurikapena. Haur gehienak bihotz gaixotasunak, leuzemia eta sistema inmunologikoan funtzionamendu pobrea dutelako hiltzen dira. 18 urte baino gehiago dituztenak aldiz, heriotza kausa nagusienak dementzia, oroimen falta eta altzeimerra dira. Helduei dagokienez berriz, txisa kontrolatu ezina eta independentzia falta dira.