Bolg honetan Down sindromeari buruzko informazio desberdina aurkituko duzue.
Sindromeari buruzko datu garrantzitsuenak esagutzeko aukeraz aparte, bai bideoak eta bai web interesgarriak ikusiko dituzue.

domingo, 14 de diciembre de 2008

DSaren lehenengo ezagupenak

Down Sindromearen lehenengo datuak VII. mendekoak dira, mende honetan Down sindromea eduki ditzakeen mutil baten kraneoa aurkitu zen. Honetaz aparte ba dira garai honetan egindako eskultura batzuk seinetan Down sindromea duten pertzonak errepresentatzen diren.

•“La Virgen y el niño” Andrea Mantegnarena, (1430-1506).
•“Lady Cockburn eta bere semeak” Sir Joshua Reynoldsena, (1773)

Bigarren koadro honetan emakumearen sorbaldan dagoen haurra baditu Down Sindromearekin konpatibleak diren errasgo batzuk.



Down sindromea duen ume baten lehenengo informe ofiziala Étienne Esquirolena da,
1838. urtekoa.

1886.urtean P. Martine Duncanek buru txikiko, begi txinatarradun eta mihi handiegia duen neska baten deskribapena egiten du.

1886.urtean be bai mediku ingelesa John Langdon Down Atzerapen Mentaleko Earslswood eta Surreyko asiloan lan egiten zuen, eta paziente asko ikertu zituen. Ateratako datuekin London Hospital Reportsen artikulu bat argitaratu zuen “ ikerketak atzerapen mentala duten talde batean” deitzen zena. Bertan oso antzekoak ziren pazienteen berezitasunak deskribatzen zituen.

Hasiera batean uste zen Down sindromea gurasoen gaixotasun batzuengatik gertatzen zela baina Ikerketa zientifiko batzuen ondorioz 1909.urtean G.E.Shuttlewort azaldu zuen nola emakumearen adina garrantzi handia zuen síndrome honen agerpenean eta data honetan ere sindromeari “idiocia calmuca” izena eman zioten.

1932.urtean egiten zaio lehendabizi erreferentzia material kromosomikoaren erreparo anormalari.
1956an Tjio eta Levantek 46 kromosomen existentzia frogatzen dute eta 1959an Lejeune, Gautrier eta Turpinek argitzen dute Down sindromea duten pertzonek 47 kromosomak dituztela.

1961.urtean zientifiko talde batek (zeinen artean Down doktorea zegoen) sindromearen izen aldaketa proposatzen dute eta hortik haurrera Down sindromea deitu zen.

No hay comentarios: